XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bigarrena.- Indarrean sartzea. Foru Arau hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.ATARIKOA Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergekiko 1/1985 (Er. 10) Foru Arau Orokorrean, urtarrilaren 31koan, 13.1 artikuluak baimendutakoaren arabera, premialdiaren arrazoiz 53/ 1989 (71) Foru Dekretua eman da, urriaren 17ko, Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zerga Arautegia uztailaren 25eko 19/1989 Legera, Sozietateen alorreko Legeria Eraberritzekora, egokitzeko.
Aipatu 13. artikuluaren 2. atalak esaten du honela hartutako xedapenen berri Batzarre Nagusiei emango zaiela, berretsiak izan daitezen.
Beraz, tramite hori bete delarik, bidezko da Foru Arau berreslea ematea.
Artikulu Bakarra Urriaren 17ko 53/1989 (71) Foru Dekretua Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zerga Arautegia Sozietateen alorreko Legeria Eraberritzeko uztailaren 25eko 19/1989 Legera egokitzeko, berrestu egiten da. AMAIERAKO XEDAPENA Foru Arau hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.